Blogia
bearo

NIRE BIZITZAKO UNERIK LARRIENA

    Udako gau hartan nire klaseko kide batekin, Andrearekin, joan nintzen Portugaletera zerbait hartzera. Egun hartan izugarrizko beroa egiten zuen kalean eta gauza gutxirekin, oso arin, aterra nintzen etxetik. Diruzorroa eta etxeko giltzak besterik ez neramatzan poltsikoan.

    Oso ondo aritu ginenez gero gaueko bostak eman zizkiguten eta etxera bueltatzeko bideari ekin genion. Nik ez nion erreparatu, baina bidearen erdia eginda geneukala Andreak gizon bat gure atzean zetorrela esan zidan. Orduan, atzera begiratu nuen eta gutxi-gora-behera gugandik sei pausotara zegoen. Hogeita hamar inguru urteko gizona zen, altua eta indartsua, aurpegi txarrekoa.

     Ondorengo minutuetan Andrea eta biok arinago aritu ginen eta harrituta konturatu ginen nola gizona ere arinago ibiltzen hasi zela. Hezurretarainolo beldurra sentitu genuen!

     Azkenean erabaki genuen berarengana hurbiltzea eta zergatik gure atzean zetorren galdetzea. Beldurraren beldurrez, dardarka geneukan gorputz guztia. Baina gure harridurarako gizona nire etxeko giltzak nola poltsikotik erortzen zizkidaten ikusi zuen eta gure atzetik zetorren niri bueltatzeko. Nolako ikaraldi eraman genuen!

1 comentario

Vero eta Maite -

Egokitasuna eta koherentzia aldetik, ondo dagoela uste dugu. Baina kohesioari buruz zerbait komentatu nahi dizugu; lehenengo esaldian, "udako gau hartan" jarri behar duzula uste dugu, gero bigarren esaldi horretan, "egun hartan" (hau da, alderantziz jarri)
Hortik baduzu "orduan" hitza, eta gure ustez, koma bat jarri behar duzu orduan eta gero (Orduan, )
Kohesioari buruz ez dugu eser gehiagorik esateko.
ZUZENTASUN GRAMATIKALAK: Hemen akats gehiago aurkitu ditugu, baina ez kezkatu, oso ondo egin duzu eta!
-Lehenengo esaldian: ...nire klaseko kide batekin, ANDREAREKIN,...
-...ETA GAUZA GUTXIREKIN, OSO ARIN, ATERA NINTZEN ETXETIK. DIRUZORROA ETA ETXEKO GILTZAK BESTERIK EZ NERAMATZAN POLTSIKOAN (bi esalditan banatzea hobe)
-BIDEAREN ERDIA / ERDIBIDEAN GEUNDELA, baina ez bide ertaina.
-Andreak GIZON BAT ZETORRELA esan zidan.
-gutxi-gora-BEHERA
-GUGANDIK 6 PAUSOTARA ZEGOEN
-Hogeita hamar INGURU urteko...
-Ondorengo MINUTUETAN...
-Andrea ETA BIOK...
-Eta HARRITUTA
-Nola gizonA...
-HezurretarainoKO...
-BERARENGANA HURBILTZEA...
-Ea zergatik gure atzean ZETORREN
Eta hauxe izan da gure zuzenketa, dena dela gustatu zaigu zure istorioa eta ondo ulertu dugu. Agian ez zaude adoz zuzendutakoarekin, beste batean esan mesedez. Agur Bea!!!