Blogia
bearo

NIRE AMESGAIZTOA

    Normalean ez ditut nire ametsak gogoratzen, ez amesgozorik, ez amesgaiztorik; baina pasadan urtean behin eta berriro amesgaizto batekin amets egin nuen.

    Gauero amesgaiztoa errepikatzen zen. Ni gauean errepide ilun batetik ibiltzen nengoen, eskailera batzuk agertzen ziren, igo egiten nituen eta eskailerak amaitzen zirenean ate handi bat agertzen zen. Orduan, atea irekitzen nuen, beste errepide ilun batean nengoen,  eta errepidearen amaieran eskailera pilo bat agertzen ziren. Urduriago eta lasterka ibiltzen nuen. Eskailera guztiak igo egiten nituenean, nire harridurarako, beste ate handi bat aurkitzen nuen.

    Gero eta urduriago egoten nintzen ikusterakoan behin eta berriro egoera berbera errepikatzen zela: atea ireki, errepide ilun hartatik ibili eta errepideko amaieran zeunden eskailerak igo, berriro ate handi bat aurkitzeko.

    Ez dakit zenbat gau iraundu zuen amesgaizto hau baina benetako urduritasuna sentitzen nuen gauero oheratzerakoan. Ezin nuen atea irekitzerakoan zer aurkituko nuela pentsatseari utzi.

0 comentarios