Blogia
bearo

BIZITZA BERRI BATEN BILA

Bilbon nago, Abandoko geltokian. Ordu t'erdi batean Bartzelonara eramango nauen tren zahar eta zaratatsu batean egongo naiz. Hotz naiz eta kalean euria ari du. Gaueko ordu biak direnez geltokian ez dago jende askorik.

Alboko eserlekuan bikote gazte bat bere ametsei buruz hitz egiten ari da:

-" Bi pisuko etxe zoragarri batean bizitzera joango gara, hondartza alboan, gauero olatuen soinua entzun dadin... ", - esaten dio mutila irribarretsu.

Piska bat urrunago geltokiko garbitzaileen ahotsak entzuten dira, badirudi beren lana amaitzen ari direla eta etxera lehenbailehen ailegatu nahi dutela. Jatetxean ere ahotsak entzuten ditut. Langileak eta jabea dira. Dena jaso dutenez gero pertsiana jaisten saiatzen ari dira.

Urduri nago, nire trenari buruzko abisua entzuteko zain. Bartzelonara ailegatu nahi dut. Orain euria gogorrago ari du eta trumoiak eta tximistak hasi dira. Txakur txiki beltz bat geltokian sartu da lasterka eta eskina bateko kartoia batzuen artean kokorikatu da gau osoa bero pasatzeko asmoz.

Orduan, espero dudan abisua ematen dute eta treneko ateak zabaltzen dira. Piska bat beldurtuta trenean sartu naiz eta nire eserlekua bilatzen dut. Aurkitu dut, hogeitabata, leiho alboan. Ez da oso erosoa, baina bagoian usain ona dago. Nire ustez labanda usaina da.

0 comentarios