Blogia
bearo

NIRE BIDAIARI PROFILIA

    Nire bidaietan lekuko bizimodua ezagutzea gustatzen zait, ohiturak, janaria, ..., horregatik saiatzen naiz leku turistikotik irteten. Normalean, joan baino lehen, Internet-en bilatzen dut lekuko informazioa, gustatu egiten zaidalako jakitea zer den han aurkituko dudana, eta zeintzuk diren toki hoberenak edari bat hartzeko, erosketak egiteko, etab.

    Behin tokian iritsitakoan leku interesgarri batetik bestera joatea dut gustokoa, eta gehienetan ez dut izaten  denborarik nahi nituzkeen gauza guztiak ikusteko. Destino exotikoak ditut gogoan, baina, egia esanda, oraindik ezin izan dut Europatik kanpo joan.

    Etxe rural-etan egun batzuk pasatzea ere atsegin dut, atsedena aurkitzen dudalako. Gainera, gehienetan etxeko jaun-andreak oso atseginak izaten dira eta etxeak zoragarriak!

1 comentario

Manul -

Ederki Beatriz! Oraindik gaztea zara eta izango duzu astia urrutiko leku exotiko horiek ere bisitatzeko. Europa ezagutzea ere ez da gutxi. Oraingoz ez daukazu kexatzeko motiborik.