HIZKUNTZAK IKASTEA
Gaur egun hizkuntzek gero eta garrantzi handiagoa daukate. "Boom" izugarri bat izan dute azken hamarkadan; batez ere jendeak bidaiak gehiago egiten duelako eta enpresek gero eta harreman gehiago daukatelako atzerriko enpresekin. Azken urteetan hizkuntzak ikastea modan jarri da, eta orain ama hizkuntzaz gain, beste hizkuntza bat jakitea beharrezkoa izaten da.
Hizkuntzarik garrantsitsuena ingelesa da, ia mundu guztian hitz egiten baitute. Bai bidaietan, bai lan harremanetarako, ingelesak oso garrantzitsua da. Gainera, gaur egun, Internet asko erabiltzen dugunez, ingelesa garrantzi handia hartu du.
Ingelesaren ondoren, bigarren maila batean, frantsesa eta alemana daude. Hizkuntza hauek ingelesa jakinez gero, ez dira hain garrantzitsuak harremanetarako, baina bat jakinez gero puntu asko ematen du lanpostu bateko hautagaiei.
Beste ikuspuntu batetik ikusita, hemen, Euskal Herrian, gure hizkuntzak, zorionez, gero eta garrantzi handiagoa dauka. Haurrei ikastolan irakasten zaienez gero, kalean gehiago erabiltzen da, eta ondorioz, urte batzuk barru ia jende guztiak erabiliko du.
Hizkuntza bat ondo jakiteko ez du bakarrik balio ordu pila bat emateak akademian gramatika ikasten, hizkuntza erabili eta praktikatu egin behar da. Aukera hoberena atzerrira joatea izaten da gehienetan, baina kontu handiz aukera behar da nora joan eta zein baldintzatan.